Pandemiaren erdian, Bilboko hiriaren dinamizazioa sustatzen duten espazio publikoko sormen eta kultura sektoreen proiektuetarako deialdia luzatu zuen Bilboko udalak, Bilbao Aurrera Planaren baitan, 2020. urteko udazkenean.
Horren harira, Yogurinha Borova Katxiporretako Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoekin harremanetan jarri, eta “6 BALORE, 6 KOLORE, BILBO MILAKOLORE” egitasmoa gauzatu dute elkarlanean hiriko beste 8 eragileekin batera.
Bilboko sei gune desberdinetan, aldez aurretik iragarri gabe, 6 abesti eta dantza interpretatu eta grabatu dituzte, ostadarraren 6 kolore eta 6 balore azaleratuz eta aldarrikatuz modu ikusgarri, koloretsu eta alaian. Orotara 7 bideoklip osatu dituzte eta zazpigarrenak, “Maitasunaren ostadarra”-k, proiektuaren kolore eta balore guztiak jaso ditu. Azken honetan Eneko Axpek, “Maisha” musikariak, hartu du parte San Franciscon (A.E.B).
Grabaketaz eta edizioaz Alex Argoitia “Cinemafilmak” arduratu da.
Segurtasun eta osasun protokoloak Panpotx Kultur Elkarteak gauzatu ditu.
Hitzak: Bihotz Gorospe Musika: Mikel Inunziaga “Inun” Ahotsa: Yogurinha Borova
Eskerrak: Artxandako Funikularrari.
Ahoa bizi, belarriak prest
Uribarri auzoan, Uribarriko eskola publikoarekin eta Tanttaka Euskara Taldearein. EUSKARA
Hitzak: Andoni Egaña eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots Musika: Imanol Urbieta Musika-moldaera: Xabier Zabala Ahotsak: Pirritx, Porrotx eta Marimotots
Egurrezko ametsa
La Carolan, Deustu Arraun Taldearekin. EKOLOGIA
Hitzak: Alaia Martin Musika: Xabier Zabala Ahotsak: Pirritx, Porrotx eta Marimotots
Te camelo, Maite Zaitut
Europa parkean, Kale Dor Kayiko elkartearekin. KULTUR ANIZTASUNA
Hitzak: Pirritx, Porrotx eta Marimotots Musika: Xabier Zabala Hitzen eta musikaren moldaera eta ahotsak: Kale Dor Kayiko
Sentipenak askatu
Miribilla parkean, Urretxindorra ikastolarekin eta EHGAM elkartearekin.
HEZKIDETZA
Hitzak: Bihotz Gorospe Musika: Mikel Inunziaga “Inun” Ahotsa: Yogurinha Borova
Maitasunaren ostadarra
Bilbon (EH) eta San Franciscon (A.E.B), Eneko Axperekin “Maisha.
ASKATASUNA
Hitzak: Pirritx, Porrotx eta Marimotots Musika: Xabier Zabala / Ahotsak: Eneko Axpe “Maisha” eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots Parte-hartzaileak Aspanovas, Naizen, Uribarriko Eskola Publikoa eta Tanttaka Euskara Taldea, Deustu Arraun Taldea, Kale Dor Kayiko, Urretxindorra Ikastola eta Ehgam